Meza eta hamaiketako ederra, San Miel eguna ospatzeko

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 29a, 12:20

Gaur San Miel eguna, festetan dira Aiako Laurgain auzoan. Mezarekin hasi dute eguna eta hamaiketakoarekin jarraitu. Horren osteko herri kirol jaialdia, ordea, bertan behera uztea erabaki dute, eguraldiagatik.

Samiel jaietan dira Aiako Laurgain auzoan. Gaur goizean hasi eta bihar iluntzean bukatuko dituzte, eta eguraldiak festarako asko laguntzen ez duen arren, jende dezente bertaratu da auzora. Goizean ekin diote egitarauari, mezarekin, eta horren ostean, hamaiketakoa egin dute elkartean. Herri kirol jaialdia, baina, bertan behera uztea erabaki dute, eguraldiagatik. Festetan urtero egin ohi duten zozketa, berriz, Jose Inaxio Alustiza Palaziyo-ri tokatu zaio.

Bihar iluntzean herri afaria egingo dute, 21:00etan hasita, eta jarraian, festei bukaera emateko, erromeria izango da Izer eta Alabierrekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!