Aurreikuspenak bete dituzte Aiako azken ganadu enkantean

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 31a, 09:26

Saltzera ateratako 36 zekorretatik 27 saldu dituzte Aiako Ibarrola Goikoa baserriko Testaje Zentroan egindako arraza anitzeko ganaduen hemeretzigarren enkantean. Garestiena 7.900 euroan saldu dute.

Aiako Ibarrola Goikoa baserriko Testaje Zentroan arraza anitzeko ganaduen hemeretzigarren enkantea egin zuten urriaren 23an, eta antolatzaileek orain adierazi dute aurreikuspenak bete zituztela, bai enkantean parte hartu zuten abeltzainen kopuruari dagokionez, baita salmentei dagokionez ere. Izan ere, enkantera ateratako 36 zekorretatik 27 saldu zituzten. Hego Euskal Herriko eta Espainiako hainbat tokitako —Badajoz, Burgos, Kantabria, Errioxara, Avila eta Leon— ustiategietara joan dira zekor horiek. Garestiena 7.900 euroan saldu zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!