Haurrak nagusi Urdanetako samartinetan

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 6a, 10:00

Bi asteburutan ospatuko dituzte San Martin jaian Urdaneta auzoan, eta lehenengoarekin bete-betean murgilduta dabiltza bizilagunak. Ostiralean ekin zioten ospakizunei bertso-afariarekin, eta atzo arratsaldean, haurrek hartu zuten protagonismoa. Auzoko frontoia jolas parke bihurtuta, gozatu ederra hartu zuten, eta amaieran, txokolate janarekin biribildu zuten saioa.

Gaur, lehen asteburuari jarraipena eta itxiera emateko, egitarau betea osatu dute antolatzaileek: auzotarren pala txapelketa, herri kirolak, auzoko nagusien bazkaria... Urtero bezala, jendetza gerturatuko da eta giro sasnoa nagusituko da ezbairik gabe.

Azaroak 6, igandea

  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Auzotarren arteko pala txapelketaren finala.
  • 13:00. Herri kirolak. Izeta eskolako neskak harri jasotzen. Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute jaialdia.
  • Ondoren, auzoko nagusien bazkaria, Indamendi elkartean. Bazkalostean, Xebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolarien eta Izer eta Alabier trikitilarien saioa, Indamendi elkartean.
  • 18:00. Tabernaz taberna kalejira bertsolariekin eta trikitilariekin.
  • Jarraian, erromeria Izer eta Alabierrekin, 23:00ak aldera arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!