Martxoaren 5ean izango da XII. Aiako Mendi Lasterketa

Andrea Zipitria 2023ko urt. 10a, 09:05
12. edizioa izango da aurtengoa.

Parte hartu nahi duen orok, martxoaren 3a baino lehen eman beharko du izena kirolprobak.eus webgunean, hemezortzi euro ordainduta.

Zabaldu dute XII. Aiako Mendi Lasterketako izen-ematea, kirolprobak.eus atarian, eta parte hartu nahi dutenek webgune horretan egin beharko dute inskripzioa, martxoaren 3a baino lehen. Hemezortzi euro ordaindu beharko dira eta, 16 urte beteta izatea da proban parte hartzeko bete beharreko baldintza bakarra. Gehienez 400 pertsonak parte hartu ahal izango dute. 

Martxoaren 5ean izango da proba, 10.30ean hasita, Aiako plazatik. Hamabost kilometroko ibilbidea egin ondoren, leku berean amaituko da.Hiruna sari banatuko dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan, 200 eurokoak, 150 eurokoak eta 100 eurokoak. Dena den, inork kategoriako marka hausten badu, 100 euroko saria jasoko du. 1:04:35ekoa da gizonezkoen marka Aiako Mendi Lasterketan, eta 1:14:23koa emakumezkoena. Sari horiez gain, Aiako produktuen sorta bana jasoko dute korrikalari guztiek, eta hamaiketako beroa eskainiko zaie. 

Iazko edizioan, Amets Aranberrik irabazi zuen gizonezkoen kategorian (1:10:50) eta Aitziber Urkiola emakumezkoetan (1:30:17). Aiarren artean, berriz, Iban Etxeberriak (1:26:15) eta Nahia Eizmendik (2:04:45) egin zituzten denbora onenak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!