Nafarroako IX. Trikiti Jaialdian parte hartuko dute Xabi Etxanizek eta Ainara Saizarrek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 15a, 14:15
Ainara Saizar. (Ataria)

Urtarrilaren 28an izango da trikiti jaialdia, Burlatako Kultur Etxean. Sarrerak salgai daude 12 eurotan online.

Nafarroako IX. Trikiti Jaialdia antolatu dute urtarrilaren 28rako, Burlatako Kultur Etxean, eta bertan izango dira Xabi Etxaniz azkoitiarra eta Ainara Saizar aiarra. Saioan Euskal Herriko hainbat trikitilarik eta eragilek parte hartuko dute, eta emanaldiaz zuzenean gozatu nahi dutenek sarrerak salgai dituzte Burlatako Udalaren atarian, edo 948-01 2012 telefono zenbakira hots eginda.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!