Elurrak Aiako tontorrak eta magalak zuritu ditu

Iturriotz eta Andatzarrate inguruan, manta zuria ikus daiteke goizean goizetik, eta orain ere elur txikia ari du inguru horretan.

Zuriz jantzirik argitu da eguna gaur Aiako mendietan. Herrigunean elurrik ez bazegoen ere, inguruko tontorrak eta magalak zurituta zeuden; Iturriotz eta Andatzarrate inguruan, esaterako, manta zuria ikus daiteke goizean goizetik, eta orain ere elur txikia ari du inguru horretan. Hala, neguko lehen elurteaz gozatzeko asmoz, zenbait herritarrek mendi aldera jo dute, goizean goiz.

Ertzainak dabiltza inguruko errepideetan ikuskapen lanak egiten, baina errepideak zabalik daude.

Argazkiak: Andrea Zipitria

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!