Ireki dute Aia-Zarautz bitarteko bidea ibilgailuentzat

Andrea Zipitria 2023ko urt. 20a, 14:56

Aiako Udalak prebentzio neurri gisa hartu du erabakia, Telefonicako kable bat erori ondoren. Bien bitartean, Andatzatik igarotzen den errepidea erabiltzea gomendatu dute, eta Lurraldebuseko zerbitzuak ere aldaketak izango ditu. Arazoa konponduta, ireki dute Aiatik Zarautzera doan errepidea.

Goizean, Aiatik Zarautzera doan errepidea itxi egin behar izan dute, bi metro baino altuera handiagoa duten ibilgailuentzat. Telefonicako kable bat erori dela ziurtatu du Aiako Udalak. Hori dela eta, arazoa konpondu bitartean, Andatzatik pasatzen den errepidea erabiltzea gomendatu du. Halaber, Lurraldebuseko zerbitzuak aldaketak izan ditu. Aia-Orio-Zarautz eta Zarautz-Orio-Aia ibilbideak bakarrik egingo du. Udaletik ziurtatu dutenez, ordea, konpondu dute arazoa jada, eta beraz, errepidea irekita dago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!