Oraingoz, 116 korrikalarik eman dute izena Aiako Mendi Lasterketan

Andrea Zipitria 2023ko urt. 21a, 15:00
Aiako Mendi Lasterketan, hainbat korrikalari.

Martxoaren 5ean izango da Aiako Mendi Lasterketa, eta bi egun lehenago edo 400 parte-hartzailera iritsitakoan itxiko dute izen-ematea. Gaur-gaurkoz, 116 lagun daude izena emanda. Interesa duen orok, kirolprobak.eus atarian eman dezake izena.

XII. Aiako Mendi Lasterketa martxoaren 5ean izango da, eta izen-emateak irekita jarraitzen du. Parte hartu nahi dutenek kirolprobak.eus atarian egin beharko dute inskripzioa. Antolatzaileek azaldu dutenez, bi egun lehenago edota 400 parte hartzaileetara iristerakoan itxiko dute izen-ematea. Hemezortzi euro ordaindu beharko dira eta, 16 urte beteta izatea da proban parte hartzeko bete beharreko baldintza bakarra. 

Informazio gehiago, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!