Hurrengo ostiralean 'Trivial' potea egingo dute Aian

Andrea Zipitria 2023ko urt. 26a, 11:00
Aiako pintxo potea herriko plazan (Aitziber Arzallus).

Aiako Gazte Asanbladak antolatu du hitzordua. 19:00etan hasiko dira herriko plazatik, baina aurrez izena eman beharko dute parte hartu nahi duten herritarrek.

Aiako Gazte Asanbladak, Trivial potea antolatu du datorren ostiralerako. 19:00etan jarri dute hitzordua herriko plazan. Oraingo honetan, jolasaren bitartez ibiliko dira tabernaz taberna. Trivial potean parte hartu nahi duten herritarrek, lau edo bost pertsonako taldeak osatu beharko dituzte eta aurrez, 19:00ak baino lehen, izena eman herriko plazan bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!