Eguraldi hotzari dantzan egin zioten aurre Aristerrazun

Hotzari aurre egiteko, Laja eta Narbaizak dantzan jarri zituzten herritarrak, Aristerrazun. Datorren igandean ere izango da erromeria; 18:00etatik 21:00etara jardungo dira Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena.

Eguraldi hotza izan bazen ere, igandean jende asko hurbildu zen Aristerrazura erromeriaz gozatzera. 18:00etan igo ziren oholtzara Laja eta Narbaiza eta plaza girotu zuten 21:00ak pasatxo arte. Datorren igandean ere izango da zita. Erromeria eskainiko dute Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrenak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!