Aitor Arregi 'Ximelek' Algarapola ekimenean parte hartuko du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 1a, 16:42
Aitor Arregi 'Ximel' Orioko liburutegian.

Ostiral gauean izango da umore saioa, 22:30ean hasita, Zarauzko Arrano tabernan.

Arranopola kultur elkartearen Algarapola ekimeneko bigarren saioa izango da ostiral gauean, 22:30ean hasita, Zarauzko Arrano tabernan, eta Aitor Arregi Ximel eta Maria Blanco umoregileak igoko dira oholtzara. Aurreikusitako bakarrizketez gain, mikro ireki saioa ere antolatu dute, umorerako talentua jendaurrean erakutsi nahi dutenek horretarako aukera izan dezaten. Parte hartu nahi dutenek arranopolazarautz@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute antolatzaileek. Izan ere, ibilbide luzea duten artistak biltzea zein hasi berriei aukera ematea da ekimenaren asmoa. Abenduaren 27an, Inuzente Egunaren bezperan, egin zuten lehen saioa, eta bakarrizketak hilean behin antolatuko dituzte aurrerantzean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!