Alain Santamariak errekorra hautsi du Aiako XII. Mendi Lasterketan

Andrea Zipitria 2023ko mar. 5a, 13:24

Santamariak 1:03:39 denborarekin lortu du errekorra gizonezkoen kategorian; emakumezkoen kategorian, berriz, Marina Gonzalez izan da lehena helmuga zeharkatzen 1:26:03 denborarekin.

Aiako XII. Mendi Lasterketa jokatu da gaur goizean, igandearekin. Aurreko urteetan ez bezala, eguneraldia lagun izan dute korrikalariek. Hori dela eta, inoiz baino lokatz gutxigorekin iritsi dira helmugara korrikalariak.

10:30ean abiatu dira kirolariak Pagoeta aldera eta lehenak helmuga, ordu bat pasatxoan igaro du. Hain zuzen, Alain Santamaria izan da helmugara lehen iritsi den korrikalaria, 1:03:39 denborarekin. Gainera, orain arte Aiako Mendi Lasterketak gizonezko kategorian zuen marka hautsi du, 1:04:35ekoa baitzen orain arteko marka. Bere atzetik Iñigo Alzola (1:06:29) sailkatu da, eta hirugarren postuan Aitor Zunzunegi (1:07:30).

Emakumezkoen artean, Marina Gonzalez izan da azkarrena (1:26:03). Leire Elolarentzat (1:26:23) izan da bigarren saria, eta hirugarrena Laiane Arrospiderentzat (1:28:45).

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!