Igone Pagadizabalen pareek irabazi dituzte Aiako idi probak

Andrea Zipitria 2023ko mar. 7a, 11:50

Kintopeko saria eta idi nagusien saria jokatu dira eta bi txapelak lortu ditu Hondarribiako Igone Pagadizabalek.

Joan den ostiralean hasi eta astelehenera bitarte, hiru jardunalditan banatuta jokatu dituzte Aiako idi probak. Bi sariketatan banatu zuten txapelketa: alde batetik, kintopekoen saria eta bestetik, idi nagusien sariketa. Biak ala biak, Hondarribiko Igone Pagadizabalen idi pareek irabazi zituzten.

Hain zuzen, idi nagusien kategorian, azkena atera ziren Pagadizanalen idiak eta Axier Alegria eta Jagoba Tubilla itzainen aginduetara, 53 plaza eginda, lehenengo postua lortu zuten; bigarren eta hirugarren gelditu ziren pareek baino plaza bat gehiago egin zuten.

Aldea handiagoa izan zen kintopekoen sariketan. 54 plaza egitera iritsi zen Pagadizabalen parea, bigarren postuan geratu zen Elgoibarko Soarte, 53 plaza eta 0,47 metro osatuta; hirugarren postua, berriz, Lezora joan zen, Olatzatarren idi pareak 37 plaza eta zinta bat egin baitzituen.

Antolatzaileen hitzetan "maila altua" erakutsi zuen Pagadizabalek, "bai idi zaharrekin, bai berriekin". Horregatik, hiru egunetan bi manta pare eramatea lortu du. 

Argazkiak: Ibon Errazu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!