Elikaduraren inguruko tailerra antolatu dute Iturraran parketxean

Andrea Zipitria 2023ko mar. 7a, 15:00

Martxoaren 25ean izango da tailerra, eta helburu du naturak eskaintzen dituen baliabidetatik hasita, elikatzeko esperientzia bat ematea. Parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute aurrez.

Martxoaren 25ean, larunbatarekin, Natura izan, naturalki jan tailerra izango da Iturraran parketxean. Tailerrak helburu du naturak eskaintzen dituen baliabidetatik abiatuta, elikatzeko esperientzia bat ematea. 11:00etan hasiko da saioa eta hiru orduko iraupena izango du.

Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943-835389 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Tailerraren prezioa, 30 eurokoa izango da pertsonako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!