Martxoaren 25ean jokatuko da XVI. Andatzatik Aiara igoera

Andrea Zipitria 2023ko mar. 15a, 12:14

Izena emateko aukera izango da ostiral arte, eta parte hartzaileen behin betiko zerrenda, proba baino bi egun lehenago, martxoaren 23an, argitaratuko da. 

Lagun Artea eskuderiak antolatuta, martxoaren 25ean, larunbatarekin, jokatuko da XVI. Andatzatik Aiara Igoera. Parte hartu nahi dutenek, izena emateko aukera dute; ostirala izango da horretarako azken eguna, Euskadiko Automobilismo Federazioaren webgunean. Proba baino bi egun lehenago, martxoaren 23an, argitaratuko da parte hartzaileen behin betiko zerrenda.

09:00etatik 11:45era, ikuskapen teknikoak egingo dituzte herriko plazan. Errepidea ixtea aurreikusten da 13:30ean; Andatza eta Aia arteko GI-3710 errepidea, hain zuzen, eta 14:30ean ekingo diote lehenengo manga ofizialari. Bi igoeratan egiten dituzten denborak hartuko dituzte kontuan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!