Aiako udalekuetan begirale gisa lan egiteko deialdia zabaldu du udalak

Andrea Zipitria 2023ko mar. 20a, 13:00

Apirilaren 5era arte izango da aukera izena emateko, udaletxean bertan. Bete beharreko baldintzetako batzuk izango dira 18 urtetik gora izatea edota euskaraz jakitea.

Uztailaren 3tik 28ra, 2007etik 2020ra bitartean jaiotako umeen eta gaztetxoentzat udaleku irekiak ­antolatuko ditu Aiako Udalak, eta horietan begirale gisa jardungo dutenak hautatzeko deialdia egin du. Begiraleek bi baldintza bete beharko dituzte ezinbestean: 18 urtetik gora izatea edo 18 urte aurten betetzea eta euskaraz jakitea.
 
Horrez gain, beste hainbat ezaugarri izango dituzte kontuan:

1. Begirale titulua izatea (6 puntu)
2. Eusko Jaurlaritzak homologatutako eskolak (6 puntu)

3. Beste eskolak (4 puntu)

4. Zuzendari titulua izatea (2 puntu)

5. Hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak izatea (3 puntu)

6. Hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak burutzen aritzea (0,5 puntu)

7. Lan esperientzia urtea bakoitza puntu 1 (5 puntu gehienez)

8.Udaleku itxi eta irekietan hamabostaldi bakoitza 0,5 puntu. Gehienez ere 3 puntu.

9. Aiarra izatea (5 puntu)

10.Aiako Udalak sustatutako kultur-kirol aisialdi zerbitzuan begirale moduan lanean egon izana (8 puntu)
 
Interesdunek curriculuma eta egiaztagiriak Aiako udaletxean aurkeztu beharko dituzte. Esteka honetan eskuragarri daude eskaera orria eta deialdiko oinarriak. Zentzu honetan, udaletik zehaztu dute, ez dutela epez kanpoko izen-ematerik onartuko. Behin behineko zerrenda apirilaren 21ean Aiako webgunean argitaratuko da. Ondoren, zazpi laneguneko epea zabalduko da erreklamazioak aurkezteko. Behin erreklamazioak erantzunda, behin betiko zerrenda argitaratuko da Aiako web orrian.
 
Deialdiaren inguruko informazio gehiago eskuratu daiteke 943 13 11 44 telefono zenbakira deituta edo aia@aia.eus helbide elektronikora idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!