Jone Uria eta Julene Otegik dantzan jarriko dute Aristerrazuko plaza, bihar

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 25a, 13:00
Aristerrazuko plazan abenduan egindako erremoeria. (Ibon Errazu)

Ohi bezala 18:00etan hasiko da erromeria eta hiru orduko saioa izango dela aurreikusi dute antolatzaileek.

Erromeria zaleek igande askotan izaten dute hitzordua Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, eta hala izango dute bihar ere. Jone Uria eta Julene Otegi izango dira oholtza gainera igoko direnak bertaratuak dantzan jartzeko asmoz. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa, eta 21:00ak ingurura arte luzatuko dela aurreikusten da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!