6.500 bisitari pasa dira asteburuan Landare Berezien Azokatik

Andrea Zipitria 2023ko mai. 1a, 16:00

Harrera "oso ona" izan du Iturrarango Lorategi Botanikoan asteburu honetan izan den 19. Landare Berezien Azokak.

Asteburu honetan izan da 19. Landare Berezien Azoka, Iturraranen. Bada, harrera "oso ona" izan du aurtengo edizioak, eta udaletik iragarri dutenez, 6.500 bisitari pasa dira asteburu osoan bertatik.

Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik jarri dituzte beraien aleak ikusgai eta salgai. Herritarrek bildumagile espezialistau horien landare ezezagun eta bitxiak erosteko aukera izan dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!