Udal eta foru hauteskundeak 2023

Aiako hiru alkategai izango dira datorren asteko elkarrizketa digitaletan

Andrea Zipitria 2023ko mai. 20a, 16:31

Dagoeneko hiru zerrendaburuei galderak bidaltzeko aukera dute herritarrek. Aiako Batzarre Burujabetzaren Roman Berloso zerrendaburuak hasiko du elkarrizketa digitalen erronda, astelehenean. EH Bilduren Aitor Arregi alkategaia izango da asteartean herritarren galderak erantzuten; asteazkenean, Jon Ander Azpiroz EAJren alkategaiaren txanda izango da.

Martxan da ofizialki 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako kanpaina, eta horren baitan alkategaiekin elkarrizketa digitalak antolatu ditu Karkara.eus-ek. Hain justu ere, Aiako ABBren zerrendaburu Roman Berlosori, EH Bilduren alkategaiari Aitor Arregiri eta EAJren zerrendaburuari Jon Ander Azpirozi elkarrizketa on line-a egiteko aukera izango dute aiarrek datorren astean.

Roman Berloso izango da herritarren galderak erantzuten aurrena; ABBren zerrendaburua astelehenean, hilaren 22ean, izango da Karkararen erredakzioan, 15:30etik aurrera. Aitor Arregi, berriz, asteartean izango da Karkararen egoitzan herritarrek bidalitako galderak erantzuten; Arregi 15:00retan hasiko da elkarrizketa digitala egiten. Jon Ander Azpirozek, berriz, asteazkenean egingo du elkarrizketa digitala, 13:00etan.

Dagoeneko hiru zerrendaburuei galderak bidaltzeko aukera dute herritarrek: Berlosori galderak bidaltzeko egin klik lotura honetan; Arregiri galderak bidaltzeko honakoa izango da esteka, eta Azpirozi galderak bidali nahi dizkien herritarrak hemen dute aukera. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!