Mikel Lopetegi 'Urra'-k irabazi du Aian jokatu den Gipuzkoako Harri Txikien txapelketa

Andrea Zipitria 2023ko mai. 22a, 10:26

Zarauztarrak 36 aldiz jaso zuen kopa, kubikoa 24 aldiz eta bola, 31 bider. Guztira, bederatzi harri-jasotzailek hartu zuten parte atzo Aiako frontoian jokatu zen txapelketan.

Atzo jokatu zen Aiako frontoian Gipuzkoako Harri Txikien txapelketa. Bederatzi harri-jasotzailek hartu zuten parte: Claudiu Bazga, Imanol Royo, Iraitz Arruti, Gari Garmendia, Hodei Iruretagoiena, Xabat Olaizola, Beñat Telleria, Paulo Azpiazu eta Mikel Lopetegi Urra. Horiek hiru harri jaso behar izan zituzten –kopa, kubikoa eta bola–.

Jasoaldietan kilo gehien jaso zituenak irabazi zuen; Urrak, alegia. Zarauztarrak 36 aldiz jaso zuen kopa, kubikoa 24 aldiz eta bola 31 bider. Bigarren postuan amaitu zuen proba Paulo Azpiazuk. Honek 32 jasoaldi egin zituen koparekin, 21 eta 34 aldiz altxatu zituen, kubikoa eta bola, hurrenez hurren. Beñat Telleriak podiumeko hirugarren postua eskuratu zuen, 34 (kopa), 20 (kubikoa) eta 32 (bola).

Argazkiak: Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!