Udal eta foru hauteskundeak 2023

Roman Berloso: "Auzoetako beharrak udalera iristeko asmoz sortu da batzarre hau"

Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 18:35

Aiako Batzarre Burujabetzako alkategaiak Karkara.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; zortzi, guztira. Bihar, Aitor Arregi EH Bilduren txanda izango da, Jon Ander Azpiroz EAJren alkategaiarena etzi.

Roman Berloso Aiako Batzarre Burujabetzako alkategaia Karkarako egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Karkara.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Berlosok; guztira, zortzi galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa.

Bihar, Aitor Arregiren EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da; 15:00etan hasiko da galderak erantzuten. Hemen egin daitezke galderak. Etzi, asteazkena, Jon Ander Azpiroz EAJren alkategaia izango da galderak erantzuten Karkarako egoitzan. Hari galderak bidaltzeko, honako lotura honen bidez egin beharko da. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!