Udal eta foru hauteskundeak 2023

Aitor Arregi: "Guk badugu izan nahi dugun Euskal Herriaren irudi bat; euskalduna, ezkertiarra, feminismotik eta ekologismotik, eta Aia ere horrela amesten dugu"

Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 17:17

Aiako EH Bilduren alkategaia den Aitor Arregik Karkara.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu. Bihar, Jon Ander Azpiroz EAJko alkategaiaren txanda izango da.

Aitor Arregi Aiako EH Bilduren alkategaia Karkarako egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Karkara.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Arregik. Honako lotura honetan irakurri daitezke Arregik emandako erantzunak.

Bihar, Jon Ander Azpiroz EAJren alkategaia izango da Karkarako egoitzan; 13:00etan hasiko du elkarrizketa digitala. Esteka honetan egin daitezke galderak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!