Udal eta foru hauteskundeak 2023

EH Bilduk ekitaldia egingo du gaur Aian, kanpaina ixteko

Andrea Zipitria 2023ko mai. 26a, 12:05

Herriko plazan izango da ekitaldia, 18:00etan hasita, eta Aitor Arregi Aiako EH Bilduren alkategaiaz gain, bertan izango dira EH Bilduren Orioko alkategaia Anuska Esnal eta EH Bilduren legebiltzarkide Rebeka Ubera.

EH Bilduk kanpaina itxierako ekitaldia egingo du gaur, Aian. Gaur, ostirala, herriko plazan elkartuko dira, 18:00etan, eta Aitor Arregi alkategaiaz gain, bertan izango dira baita ere Orioko alkategai Anuska Esnal eta EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Ubera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!