Ostiral honetan irekiko dute Aiako igerilekua

Andrea Zipitria 2023ko mai. 30a, 09:05
Aiako igerilekua.

Aiako igerilekua ostiral honetan irekiko da, eta dagoeneko bonuak erosi ditzakete bizilagunek. Ostiala bitartean aiarrek lehentasuna izango dute bonuak erosteko, ondoren inguruetako herrietakoentzat irekiko da aukera.

Uda sasoia gertu da eta hondartzaren denboraldiarekin batera, iritsiko da igerilekuarena ere. Hain zuzen ere, Aian ostiral irekiko ditu ateak igerilekuak. Horregatik, udalak jakinarazi du ekainaren 1era arte izango dutela herritarrek igerilekuko bonuak erosteko aukera. Bitarte horretan, bonuak eskuragarri izango dira igerilekuan bertan, 16:00etatik 19:00etara. Aiarrek lehentasuna izango dute bonuak eskuratzeko orduan; horregatik, inguruko herrietakoentzat ekainaren 2tik aurrera jarriko dituzte salgai.

Tarifak
Aiako Udalak denboraldiko bonuen prezioak jakinarazi ditu.

Denboraldiko bonuak:
- 0 eta 3 urte artekoentzat doan.
- 4 eta 17 urte bitartekoentzat 25 euro.
- 18 urtetik gorakoentzat 40 euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!