Pagoeta eguna berreskuratuko dute Aian

Andrea Zipitria 2023ko mai. 31a, 11:00

Hainbat urte antolatu gabe egon ondoren, igande honetan izango da Pagoeta eguna. Egun osoko egitaraua antolatu du Aiako Gazte Asanbladak. Goizean, Pagoetako tontorrera igotzea da asmoa, eta ondoren herri bazkaria egingo dute. Bertan izena emateko aukera bihar amaituko da.

Hainbat urte antolatu gabe izan ondoren, aurten berreskuratu egingo dute Aian, Pagoeta eguna. Igande honetan izango da, eta egun osorako egitaraua antolatu du Aiako Gazte Asanbladak. Orain urte batzuk gisa, Pagoeta mendira taldean igotzea da asmoa. 10:00etan jarri dute hitzordua, eta herriko plazatik abiatuko dira txangoa egitera. Mendi buelta egin ondoren, lagun artean herri bazkaria egingo dute. 14:00etan elkartuko dira bazkaltzeko, herriko plazan. 

Bazkal ondoren bingo musikatua izango da, eta Aiako Gazte Asanbladatik azaldu dutenez, iluntzean Aristerrazura joango dira, dantza egitera.

Herri bazkariko izen-ematea

Herri bazkarian izena emateko aukera bihar amaituko da. Joanenen (Iturriozena taberna) daude eskuragarri bazkarirako sarrerak. Helduen txartela, bost euro kostatuko da, eta haurrenak, bi euroan salduko dira.

Prezio horren barruan izango dira edaria, gatza eta kafea. Horrez gain, parrillak jarriko dituzte (ikatza baita) bertaratzen diren herritarrentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!