425,55 euro bideratuko ditu Armendigaineko Jai Herrikoiak Elikagaien Bankura

Andrea Zipitria 2023ko eka. 1a, 09:15
Maiatzaren 20an antolatu zuten festa. (Armendigaineko Jai Herrikoia)

Maiatzaren 20an izan zen Armendigaineko bizilagunek lehen aldiz antolatu zuten festa autogestionatua, eta gastu guztiak ordainduta, irabazia 425,55 eurokoa izan da. Elikagaien Bankura bideratuko dute kantitatea. 

Armendigaineko bizilagunek egun bateko festa eguna antolatu dute aurten, lehen aldiz. Maiatzaren 20an izan zen autogestionatutako festa, eta antolatzaileek orain iragarri dutenez bildutako diru kopurua 1.748,85 eurokoa izan da, guztira. Auzo eta herrikideen borondatetik, zapietatik eta poteotik eskuratu dute dirua. Gastu guztiak ordaindu ondoren, irabaziak 425,55 eurokoak izan direla argitu dute. Beraz, hasieratik agindu gisa, kantitate hori Elikagaien Bankura bideratuko dute.

Armendigaineko Jai Herrikoiak eskerrak eman nahi dizkie modu batera edo bestera festarekin bat egin duten guztiei. Aurtengo esperientzia aberasgarria ikusita, datorren urtean ere elkartzeko asmoa dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!