Erleen mundua ezagutzeko orientazio jolasa antolatu dute Iturraranen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uzt. 19a, 08:40
Iturraran Parketxeko erlauntza. (Gipuzkoanatura.eus)

Galdutako Erlearen Bila orientazio jolasean parte hartzen dutenak, talde txikitan banatuta, mapa baten laguntzarekin, lorategi botanikoan barrena ibiliko dira lorez lore erleei buruz ikasten. Ibilbidea erlategian bukatuko da.

Uztailaren 22an eta 29an, abuztuaren 4,11,18 eta 25ean eta irailaren 2an erleen mundu sakonago ezagutzeko aukera izango da Iturraran Parketxean jolas baten bidez. Galdutako Erlearen Bila orientazio jolasa da eta parte hartzen dutenak, talde txikitan banatuta, mapa baten laguntzarekin, lorategi botanikoan barrena ibiliko dira lorez lore erleei buruz ikasten. Ibilbidea erlategian bukatuko da, eta bertan erlezainak erlauntza bat irekiko du erleek beraien aberasketan egiten duten lana ikusi eta ezagutzeko.

Iturraran Parketxetik gogorarazi dute erleak "behar beharrezkoak" direla ekosistemetan, eta, hain zuzen ere, jolasaren helburua da parte-hartzaileek zertxobait gehiago ikastean erleez, eta ingurunea zaintzearen garrantziaz kontzientziatzea.

Informazio gehiago jaso eta izena eman nahi dutenek 943 83 53 89 zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi behar dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!