Gaur ere itxita izango da Arrutiko errepidea

Andrea Zipitria 2023ko ira. 15a, 08:30
Arrutiko bidea itxita dago.

Mantentze lanekin jarraituko dute gaur ere, eta gutztiz itxita izango da. Beraz, gainontzeko bideak erabili beharko dira Aiako kaskora joateko edota kaskotik jaisteko.

Arrutiko bidea itxita izango da gaur ere. Aiako Udalak azaldu duenez, errepideko mantentze lanak egiten jarraituko dute, eta arriskuak ekiditeko itxi dute guztiz. Beraz, Andatza edota Laurgain aldeko errepideak erabili beharko dira, herriko kaskora joateko edota kaskotik jaisteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!