Arraza Anitzeko Ganaduen XXIII. Enkantea egingo dute datorren astean

Onintza Lete Arrieta 2023ko urr. 17a, 09:52
Artxiboko irudian, ganadua Aiako Testaje Zentroan.

Urriaren 29an izango da, igandearekin, Aiako Testaje Zentroan. Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dituzte.

Arraza Anitzeko Ganaduen XXIII. Enkantea egingo dute Aiako Testaje Zentroan hurrengo astean, urriaren 29an, igandea. Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dituzte han; Limusina, Blonda eta Pirenaika.

RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko dutela azaldu dute antolatzaileek.

Halaber, animalia bat erosten duenari 50 euro aplikatuko dizkiete administrazio eta kudeaketa gastuengatik, hau da, agiria, gutun genealogikoa eta halakoengatik.

Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin, eta 12:00etan hasiko dute enkantea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!