XXVII. Kintopeko Idi Txapelketa jokatuko dute Aian

Mireia Galarza Bastida 2023ko urr. 26a, 16:00
Aiako XXIII. Kintopeko Idi Probak. (Artxiboa)

Hilaren 28an, larunbata, eta hilaren 30ean, astelehena, izango dira hitzorduak, eta guztira, sei idi parek parte hartuko dute bertan. 22:00etan hasiko dira probak, eta Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izango da. 

XXVII. Kintopeko Idi Txapelketa jokatuko dute Aian urriaren 28an eta 30ean. Larunbat honetako lehen jardunaldian Iñaki Lopategi, Soarte eta Asador Iruñaren idi pareak lehiatuko dira, eta astelehenean, aldiz, Iñaki Oliden, Igone Pagadizabal eta Zornotzako Anaienak. Bi hitzorduak 22:00etan izango dira, Aiako probalekuan, eta bertan 2070 kiloko harrobi harriarekin ariko dira idi pareak. 

Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izango da Aiako hitzordua, eta hainbat sari egongo dira bertan. Lehen postua lortzen duenak 1.400 euro, mantak eta garaikurra eskuratuko ditu; bigarrenak 1.200 euro eta garaikurra; hirugarrenak 1.000 euro eta garaikurra; laugarrenak 900 euro; bosgarrenak 800 euro, eta seigarrenak 700 euro. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!