Bihar, Santu Guztien Eguna, erromeria izango da Aristerrazun

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 31a, 14:51
Aristerrazuko plaza jendez beteta. (Ibon Errazu)

Eneko Dorronsoro eta Andoni Ezkerra trikitilariak igoko dira Aristerrazuko oholtza gainera.

Usadioari jarraituz, bihar, azaroak 1, Santu Guztien Eguna, erromeria izango da Aristerrazun. Eneko Dorronsoro eta Andoni Ezkerra trikitilariak igoko dira oholtzara bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest; 18:00etatik 21:00etara izango da saioa.

Bestalde, Andatzako Erromeria Elkarteko kideek gogoratu dute datozen asteetan Urdanetako eta Altzolako festak izango direnez, Aristerrazun erromeriarik ez dela izango azaroaren 26ra arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!