Soartek irabazi ditu Aiako XXVII. Kintopeko Idi Probak

Andrea Zipitria 2023ko urr. 31a, 15:20
Soartek irabazi du XXVII. Kintopeko Idi Proba. (Ibon Errazu)

Orioko Iñaki Olidenen idiak 3. postuan sailkatu ziren. Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izan da Aiako hitzordua.

Atzo amaitu ziren Aiako XXVII. Kintopeko Idi Probak, eta Soartek irabazi zuen txapelketa, 51 plaza, 0 zinta eta 1,85 metro eginda. Bi egunetan sei idi pare atera dira plazara. Orioko Iñaki Olidenen idiak hirugarren sailkatu ziren, 50 plaza, zintza bat eta 1,86 metro eginda. Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izan da Aiako hitzordua.

SAILKAPEN OROKORRA
1.- Soarte: 51 plaza, 0 zinta eta 1,85 metro
2.- Igone Pagadizabal: 50 plaza, 6 zinta eta 0 metro.
3.- Iñaki Oliden: 48 plaza, 4 zintza eta 2,28 metro.
4.- Zornotza Anaiak: 47 plaza, 7 zintza eta 2,57 metro.
5.- Iñaki Lopetegi: 41 plaza, 7 zinta eta 2,77 metro.
6.- Asador Iruña: 33 plaza, 0 zinta eta 1,30 metro.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!