Osasuna eta elikadurari buruzko tailerra eskainiko du Itxaso Erasunek

Andrea Zipitria 2023ko aza. 16a, 15:00
Aiako Gazte Asanbladaren aurkezpena kultur etxean. (Aitziber Arzallus)

Zenbat dakizu zure osasunaz? izenburua duen ikastaroa emango du Itsaso Erasun dietista nutrizionistak. Hiru saioko tailerra izango da; bihar emango diote hasiera. Aiako Gazte Asanbladak antolatu duen lehenengo tailerra izango da.

Zenbat dakizu zure osasunaz? izenburua duen ikastaroa emango du Itsaso Erasun dietista nutrizionistak. Aiako Gazte Asanbladak antolatu duen lehenengo tailerra izango da, eta guztira, hiru saiotan banatuko da; bihar, azaroaren 24an eta abenduaren 1ean emango dira, guztiak ere kultur etxean, 18:00etatik aurrera.

Doakoak izango dira saio guztiak, eta izenik ematea ez da beharrezkoa izango, dena den, asistentzia ziurtatzea eskertuko luketela adierazi dute. Horretarako, Aiako Gazte Asanbladaren instagram kontura mezu bat idatzi daiteke, edo taldekideren batekin harremanetan jarri daiteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!