Zeruko izar malkoak ikusteko aukera izango da bihar Iturraranen

Andrea Zipitria 2023ko aza. 17a, 11:45

Izar malkoak deritzon fenomeno astronomikoa ikusteko aukera izango da bihar, larunbatarekin, Iturraranen. Interesa duenak, izena eman behar du aurrez.

Espazioan barna bisita gidatua eskainiko du bihar Iturraran parketxeak. Parketxetik adierazi dutenez, Izar malkoa deritzon fenomeno astronomikoa ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, Jesus Arregi adituaren eskutik. 21:00etan jarri dute hitzordua, eta bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Horretarako, 943-83 53 89 telefono zenbakira deitu daiteke edo mezu bat idatzi iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera. bisita gidatuaren prezioa zortzi eurokoa izango da helduentzat; haurrek, berriz, sei euroan dute sarrera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!