Festa giroan murgildu da Altzola

Andrea Zipitria 2023ko aza. 18a, 15:00

San Roman jaiak ari dira ospatzen asteburu honetan Altzola auzoan. Eguraldia lagun, jan-edanean eta dantzan ibili dira goizetik Aiako auzoan. 

San Roman jaiak iritsi dira Altzola auzora. Eguraldi-giroa lagun, aparta izan da festa. Jan-edanean eta dantzan igaro dute gaurko eguna, eta bihar ere jarraipena izango du festak. Meza nagusiarekin ekingo dute biharko eguna, 11:00 etan. Ondoren, bazkaria izango da. Festa alaituko dute Laja II eta Lutxurdio trikitilariek. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!