Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek 'Almazenean' antzezlana eskainiko dute Aian

Andrea Zipitria 2024ko urt. 30a, 10:36

Sarrerak bihartik aurrera salgai izango dira interneten eta kultur etxean.

Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek Almazenean antzezlana eskainiko dute otsailaren 17an, Aiako probalekuan. 20:00etan jarri dute hitzordua, eta sarrerak salgai jarriko dituzte bihartik aurrera, internetez eta kultur etxean.

Txalo Produkzioak ekoiztetxearen lana David Desola idazle kataluniarrak sortutako komedia da, eta Begoña Bilbaok zuzendu du. Esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du antzezlanak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!