Karkarak 25 urte

KARKARA.COM berriaren aurkezpena egingo dugu maiatzaren 27an

Miriam 2014ko mai. 23a, 17:23
Astelehenean eta asteartean, aurkezpeneko ordura arte, webgune hau itxita egongo da

Interneteko olatura igota eta hilabeteetako lanaren ondoren, datorren asteartean, maiatzaren 27an, KARKARA.COM berria aurkeztuko dugu. Itxura berrituarekin eta hainbat aldaketarekin, webgune berri dinamikoago, bisualago eta errazago bat aurkeztuko dugu.

Orainkari berritua ezagutu nahi baduzu, zatoz maiatzaren 27an Orioko Kultur Etxera 19:00etan. Guztiok zaudete aurkezpenera gonbidatuta.

KARKARA.COM berriaren azken ukituak egiteko, maiatzaren 26an, eta maiatzaren 27an aurkezpeneko ordura arte, webgune hau itxita egongo da. Barkatu eragozpenak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!