Karkarak 25 urte

Nahi duzuen guztia idazteko aukera KARKARA.com berrian

Olatz 2014ko mai. 19a, 15:11
Zuzenean zuen irudiak edo testuak igotzeko aukera izango duzue webgune berrian. Bilera irekiak egingo dira astean zehar nola egin azaltzeko

Karkarak webgune berria izango du hilaren 27an. Interneteko olatura egin dugu salto, garaian garaiko tendentziei, beharrei eta eskariari erantzuteko helburuarekin. Atari berriarekin berrituta etorriko da KARKARA.com: formatuen uztarketarekin berehalakotasuna irabazi nahi da eta multimedialtasuna bultzatu. Internetaren olatuan arraunean egiteko kideak behar ditugu, Orio eta Aiako arraunlariak. 

KARKARA herritik eta herriarentzat dago sortua, honenbestez, zuen partaidetza ezinbestekoa da; zuek zarete eta KARKARA. Teknologia berriek ahalbidetzen duten interaktibitateaz baliatuta, parte hartzeko aukera izango duzue KARKARAren komunitatearen kide izanda. Komunitatean egiten duzuenaren berri emateko aukera daukazue; zuen ekitaldiak edo sorkuntzak zabaltzeko aukera, besteak beste.

Guzti hau sakon, argi eta garbi azaltzeko bilerak egingo ditugu. Bilerak taldeei eta norbanakoei zuzenduta egongo dira. Bilera guztiak Salatxo aretoan egingo dira baina egun eta ordu desberdinetan egingo dira.

bilera taldeak

Norbanakoei zuzendutakoak ere egun eta ordu ezberdinetan egingo ditugu, ondorengoetan:

Bilera norbanakoak

Estimatuko genuke Salatxo aretora bertaratzea, izan ere, aukera polita da zuek ere parte hartzeko eta egiten duzuenaren berri emateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!