Harrera ona medio LanGunearen bigarren saioa antolatuko dute irailean

Karkara 2014ko eka. 11a, 12:15
Lehendabizikoz martxan jarri den LanGunea programak arrakasta handia izan du. Bi talde osatu dira eta martxoatik ekainera bitarte jaso dute ikastaroa

Pasa den martxoan hasi zen Langunea programak gaur itxiko ditu ateak. Ateak jo eta jo ibili arren lanik gabe jarraitzen dutenei egin die keinu, baita lana galtzear daudenei ere. Eskualdean asko eta asko dira lan arloan kili-kolo dabiltzanak, eta ondorioz, gai honen inguruko kezka, ezina eta etsipena bizi dutenak. Horiei zuzendutako programa da Langunea.

Bi talde, 28 pertsona, aritu dira programa berritzaile honetan. Elkar laguntza eta kooperaziorako lekua izan da, autogestionatua, lau hilabetez. Helburua lana bilatzeko bakoitzaren prozesua eta pertsona bakoitzaren autoestima hobetzea izanik.

Amaitu da, lau hilabete eta gero prestakuntza teorikoa eta banan-banako laguntza. Gaur bertan eman dute amaitutzat programa eta itxiera ekitaldian izan dira Amaia Guruzeta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria, programa bideratzeko Udal elkarteak kontratatu duen aholkularitza etxeko ordezkariak, Olaia Sainz eta Vanessa Garcia Urola Kostako Udal Elkarteko LanGunea programaren arduragunak eta ekimenean parte hartu dutenak.

Irailean berriz irekiko ditu ateak

Programa martxan jartzen zen lehen aldia izan da hau, arrakastatsua izan gainera.  Hori dela eta irailetik abendura bitarte beste bi talde antolatuko ditu Udal elkarteak. Bata astelehen eta asteazkenetan; eta bestea, astearte eta ostegunetan.

Izena emateko eskaera orria bete eta Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu edota emailez bidali behar da. Izen emate epea ekainaren 23an hasi eta uztailaren 11an amaituko da, horta, data horien barnean aurkeztu behar da dokumentua.

Bulegoa: Urdaneta bidea 6, 20800 ZarautzHelbidea: lanpoltsa@urolakosta.org
Eskaera orria: www.urolakosta.org edo Udal Elkartean bertan

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!