Bikotekako lasterketa euskalgintzari egindako ekarpenaren alde

Karkara 2014ko eka. 23a, 09:02
Bikotekako lasterketa egingo da larunbatean, Karkararen 25. urteurrena ospatzeko. Izena Orioko Kultur Etxean eta Itziar Kirolak dendan eman daiteke

Beñat Solaberrieta eta Igor Iturain, Orioko eta Aiako alkateak; Zigor Saiar eta Txetxu Lete, Ikastolatik eta Zaraguetatik;baita arraunaren eta futbolaren ordezkariak ere. Elkarrekin arituko dira lasterka larunbatean, 25 urtetan euskalgintzari egindako ekarpenaren alde.

Kiroletako zapatilak jantzi, ongi lotu, eta hasi zeu ere lasterka Karkararen urteurrenean. Izan haur edo heldu, parte hartu dezakezu. Haurren kasuan 2,4 kilometroko ibilbidea duzu aurretik, baina lasterketaren edozein puntutan sartu zaitezke korrika egitera; garrantzitsuena parte hartzea baita. Helduek 4 kilometroko ibilbidea egin behar dute, Ikastolan hasi eta ikastolan buka.

11:00 Haurrak
Irteera eta helmuga: Ikastola
Kilometroak: 2,4
Prezioa: doan

11:30 Helduak
Irteera eta helmuga: Ikastola
Kilometroak: 4
Prezioa: 5 euro

Bi tokitan eman daiteke izena: Orioko Kultur Etxean eta Itziar Kirolak dendan. Garrantzitsuena kirola egiten gozatzea da, parte hartzea eta jai giroan ondo pasatzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!