Adingabeen zentruan jarraituko du Azkueren hiltzaileak

Karkara 2014ko uzt. 22a, 18:50
Argazkia: noticiasdegipuzkoa

Hiltzailea espetxean ez sartzeko erabakia hartu du epaileak, adingabeen duen jarrera ona kartzelan aldatu daitekeela argudiatuta

Uztailaren 16an auzi saioa egin zuten Amaia Azkueren hiltzaileak adingabeen egoitzan jarraituko duen aa espetxean sartuko duten erabakitzeko. Fiskala eta defentsa gazteak adingabeen zentroan jarraitzearen alde azaldu ziren; Azkueren familiaren abokatua, aldiz, ez dago ados zentruan segitzarekin.

Hilketa egin zuela aitortu zuen eta barkamena eskatu zuen Azkue hiltzeagatik adingabeen zentroan zigortuta zegoen gazteak. Hamar urteko zigorra jarri zioten, eta Zumarragan ari da betetzen zigorraldia. Dagoeneko adinez nagusia da –abuztuan 21 urte beteko ditu–, eta  adingabeen zentroan segituko duen zigorra betetzen edo espetxean sartuko duten aztertu behar zuten.

Gaur hartu da erabakia. Ez sartzearen alde egin du epaileak, fiskalak eta defentsak eskatu bezala. Adingabeen zentroan izaten ari den bilakaera ona izan da erabaki hori hartzearen arrazoia, eta espetxera sartu ezkero jarrera aldatu dezakela argudiatu du.

Gaztearen egoera urtero ikertuko dute, eta bere portaera aldatzen badu espetxean sartzeko agindua emango du auzitegiak. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!