Soldadura ikastaroa doan

Karkara 2014ko ira. 19a, 09:39

Azaroan hasi eta maiatzan bukatu da Urola Kostako Udal Elkarteak eskaintzen duen soldadura ikastaro praktikoa

Soldadura ikastaroa eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak. Oxigas eta MIG-MAG soldadura, planoen irakurketa eta tailerreko teknologia irakatsiko dute, besteak beste.

Aurrez aurreko ikastaroa izango da, praktikoa. Eskolak Zumaiako Soldadura zentroan emango dira, eta ikastaroa jaso ahal izateko derrigorrezkoa da Lanbideren Zarauzko Bulegoan edo Lanbideren webgunean izen ematea. Izan ere, lanbideren diru laguntza du ikastaroak eta doakoa izango da. Plaza kopurua, ordea, mugatua da; hamabi ikaslek jaso ahal izango dituzte soldadurako eskolak.

Azaroaren 11tik 2015eko maiatzaren 7ra izango da ikastaroa, astelehenetik ostiralera 14:00etatik 19:00etarako ordutegiarekin. Guztira 570 ordu sartu beharko dira eta ikastaroaren amaieran praktikak egingo dira, profesionaltasun ziurtagiria lortzeko.

 

IZENA EMATEA

Lanbideren Zarauzko Bulegora bertaratuta edo Lanbideren webgunearen bidez eman daiteke izena. Ikastaroa egiteko bete behar diren baldintzak eta ikastaroaren gainerako datuak Lanbideren webgunean dituzu eskura ikastaroaren kode zenbakia sartuta 15313.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!