.eus

Karkara .eus da

Karkara 2014ko abe. 3a, 09:46

.eus domeinua eskuratu du Karkarak. Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatean Interneteko lehen lerroan egotea garrantzitsua ikusten du.

Euskara eta euskal kultura sustatzea, eta euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da .eusen helburua. Tresna bat da .eus, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena. Euskararen normalizazioan lagunduko duen erreminta da .eus, euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

Karkaran euskara dugu eguneroko lan tresna, euskaraz zabaltzen ditugu Aiako eta  Orioko berriak. Euskaratik egiten dugu lan, euskaraz. Azken garrasiari jarraitzen ahalegintzen gara teknologiari dagokionean, puntako tresneria izaten. Horregatik jarri genuen martxan maiatzean webgune berria eta horregatik bilakatu dugu .com zena .eus.

Euskararen egunean 1000 domeinu gehiago

12:00etan, EiTBren Multibox aretoan, ekitaldi berezia egingo da .eus kide guztiekin. Izan ere, gaurko egunean 1.000 domeinu baino gehiagori eman zaie ongietorria. Euskal komunitatea indartzen ari da eta hori ospatzeko antolatu dute ekitaldia. Karkara bertan izango da.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!