.eus

Udalak ere .eus

Karkara 2014ko abe. 4a, 10:31
Argazkia: irekia.euskadi.net

Atzo, euskararen nazioarteko egunean, .eus domeinuaren aurkezpena izan zen Bilbon. 1000 webgune baino gehiago pasa ziren Euskal Herriko domeinu berrira, horien artean, Aiako eta Orioko udalenak.

Karkararen webgunea karkara.eus izatera pasa dela iragarri genuen atzo, euskararen egunean. Bilbon izandako aurkezpenean esan zuten 1.200 webgune inguru pasa direla domeinu berrira: elkarteak, enpresak, norbanakoak eta erakunde publikoak.

Orioko eta Aiako udalak ere sartu dira taldera; abenduaren 3tik aurrera orio.eus eta aia.eus dira lehen oriora.com eta aiako.com ziren webguneak.

Domeinu berriari esker euskara eta euskal komunitatea interneten ikusgarriago agertuko direla eta euskara beste hizkuntzen mailan kokatuko duela diote Orioko Udalean. Bestalde, Iñaki Iturainek, Aiako alkateak, honakoa idatzi du Karkarako komunitatean: pauso txiki bat egin dugu euskararen alde, baina ez dugu ahaztu behar eguneroko lanean dagoela euskararen etorkizuna bermatzeko erronka.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!