Streaming bidezko saioa Online ikastaroaren berri izateko

Karkara 2015ko urt. 28a, 09:31

12:30etik 13:30era streaming bidez programaren inguruko informazio osatua emangu dute.

Nork esango luke etxetik lan egiteko aukera izango genuela? Jada, asko dira etxetik internetez lan egiten duten, izan ere, teknologiak garatu ahala, gizartearen ohiturak aldatzen dira. Urola Kostako Udal Elkarteak, aurreko asteko albistean azaldu genizuen bezala, On line lana, laneratzeko beste era bat proiektua jarri du martxan.

Eskualdeko enpresentzat eta langabetuentzat aukera ugari ekar ditzake proiektuak. Lanpostuak sor ditzake. Etxetik lan egiteko aukera. Izan ere, Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako online aplikazioen eta sare sozialen inguruko proiektua definituko du. Ikastaroa ere online izango da, internet bidez.

Informazio gehiago jasotzeko aukera izango da gaur, 12:30etik 13:30era, streaming bidezko saio batean. On line jardunaldian parte hartu nahi dutenek urolakosta.econsultec.com helbidean sartu beharko dute.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!