Denboralea bueltan da

Karkara 2015ko urt. 29a, 17:15

Alerta laranja ezarriko du Eusko Jarularitzaren Segurtasun Sailak. Zazpi metroko olatuak aurreikusten dira kostaldean eta elur-kota 100-200 metrotan kokatuko da.

Atlantikoan Azoreetako antizikloiak eta Europako iparraldean kokatutako borraska sakon batek korridore bat osatuko dute. Denborale gogorra helduko da, iluntzean, eta bost eguneko iraupena izango du. Haize eta itsaso zakarra izango dira, baita euria eta elurra ere.

Eurria erruz botako du, baina gero eta kota baxuagoetan elurra egingo du. Lehen egunetan 1000 metrotan kokatu da elur-kota, baina 100-200 metrotan zuritzera helduko da. Txingorra ere egingo du tarteka, txingor-zaparradak botako ditu.

Olatu handiak izango ditugu, zazpi metro ingurukoak. Halaber, marea hilak izango dira, hortaz, aurrekoetan baino ahulago joko dute olatuek. Itsasoaren egoera nabigaziorako oso txarra izango dela ohartarizu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, horregatik eta beste hainbat arrisku saihesteko alerta laranja ezarriko du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!