Kopan eta ligan, oriotarrak lider

Karkara 2015ko ots. 2a, 11:31

Partida batean izan ezik, gainontzekoetan garaipena eskuratu dute oriotarrek. Denboraleagatik hainbat partida bertan behera gelditu dira.

Denboraleak bertan behera utzi ditu asteburuko hainbat kirol ekitaldi, tartean hainbat futbol partida. Infantil mutilena eta infantil neskena ez ziren jokatu, diputazioak horrela eskatuta; eta jubenil neskena ere bertan behera gelditu zen zelaia urak hartuta baitzegoen.

Gainontzeko partidak jokatu ziren eta, oro har, emaitza onak lortu zituzten oriotarrek. Erregional preferenteko mutilek 2 eta 0 irabazi zuten hernaniarren aurka. Taularen erdialdean kokatzen den Hernani taldearen kontra nagusi izan zen Orion. Baloiaren jabetza izan zuen eta bi gol sartuta hiru puntuak etxean geratu ziren.

1. Orio                 42 puntu       13 irabazi - 3 berdindu - 2 galdu2. Euskalduna     40 puntu       13 irabazi - 1 berdindu - 4 galdu
3. Urnieta            38 puntu       11 irabazi - 5 berdindu - 2 galdu

Ohorezko jubenilak sailkapenean aurretik zegoen Touring taldearen aurka jokatu zuten etxean. Hiru puntuko aldea zuten taulan. Partida parekatua izanagatik, amaieran hiru puntuko aldea atera zion Touringek; eta, orain, sei puntuko aldea ateratzen dio sailkapenean. 0-1 irabazi zuen Oreretako taldeak. Azken minutuetan sartu zuen bat eta hutsekoa.
 
Jubenilen taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu. Sailkapen orokorrean 10. postuan da talde oriotarra 25 punturekin. Taularen erdialdean egon arren, puntuei begiratuz gero urrutiago du behealdea; hortaz, goiko postuei begira eta hara iristeko gogoz jarraitzen dute oriotarrek.

Kopan garaipen garrantzitsuak

Kadeteak kopa jokatzen ari dira. Zortzi multzotan daude banatuta taldeak eta Oriok bi talde ditu maila honetan, kopan lehiatzen.Bata hirugarren multzoan dago, eta bestea laugarrenean.
 
Hirugarren multzoan lider dira oriotarrak Añorga taldearekin puntuetan berdinduta. Biek 12 puntu dituzte, lau partidetan lau garaipen lortuta. Asteburu honetan Vasconiaren aurka jokatu dute eta 1-3 irabazi zuten.
 
Laugarren multzokoek bigarren garaipena poltsikoratu dute 1-0 irabazita Santo Tomas Lizeo taldearen kontra. Multzoko liderrak ziren donostiarrak, baina partida ona egin zuten oriotarrek eta irabazi egin zuten. Multzoko bosgarren postuan dago Orioko taldea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!