Sin(etsi) ezin

Aitor Arregi eta Eneko Balerdi 2015ko ots. 2a, 12:08

1. Izan hadi onena, azkarrena, indartsuena, lortu ezak gogoan duan hori, kosta ala kosta, ez begiratu atzera, zapaldu behar baduk, zapaldu, gezurra esan behar baduk, gezurra esan, hire nahiak lortzeko zilegi duk dena.

3. Gaur egungo gizartearen oinarri bihurtu duk lehiakortasuna, eta behar izan ezkero, ondo ikusia zegok bestea zapaltzea.

5. Zinean, telebistan, publizitatean, exitoa saltzen ditek, ametsak lortu nahi izatea, ondo zagok, baina, zeren, noren kontura? Mehatxua, gezurra eta harrokeria erabiltzen dizkiagu gure eguneroko bizitzan, lanean aurrera egiteko, politikagintzan, erlazio pertsonaletan...

7. Merkatuaren eta lehiakortasunaren gizarte honetan, posible al dek elkartasunaz eta denok batera joateaz hitz egitea? Ezezkoan nagok, nekez, bakoitza geurera giaztik, norbere exitoaren bila, aldamenekoaren onuraren kezkarik gabe.

9. Baina etorkizunean sinesten diat, etorkizuneko neska mutilekin, gaur egun haurrak diren horiekin konfiantza osoa diat, izan ere uste osoa diat, gaur egun haurrak diren horiek, gizarte eskuzabalago bat martxan jarriko dutela, inork inor zapaldu gabe, exitoa edonoren gainetik jarri beharrean, exito horretara nola iritsi izana, aintzakotzat hartuko dutela.

11. Aspaldi ikasi nian, lehendabizi etxean eta gero kirolean, irabaztea baino garrantzitsuago zela, nola irabazi izana, edo irabazten ez bazen ere, horrekin sinetsi eta saiatzea.

13. Bide onetik goazela iruditzen zaidak, ez duk beranduegi oraindik, ze iruditzen zaik?

 

2.Ez nauk inozoa, ez ergela, ez tentela, ezta zozoa ere, baina litekeena duk inuzentea, xaloa eta maleziagabea izatea. Motela eta ez eraginkorra nauk parte hartzean sinestean eta ikusle, biztanle eta ikasle pasibo-agresiboa hitzen erabileran.

4. Sentikortasunez zapaldu eta atxikimendua garatzen ari nauk nire bizikideekiko, hezkidetza oinarrian, erantzunkide nauk eta aniztasunaren trataera egokiaz praktika inklusiboan aritua eta aditua nauk.

6. Izan ere, galtzea gaizki ikusia zagok. Hara! Ikusi al duk inoiz alderdi politikorik galdu dutela aitortzen, hauteskundeen biharamunean? Ez bada! Negar egitea ona omen duk! Umeei geronek egiten ez dugun hori eskatzen zieagu: halako diskurtsoak ahotan, baina bestelako praktikak eguneroko esperientziatan.

8. Baietz hik baino prezio hobea lortu! Baietz hire kontratuan ez duan klausula hori nirean sinatzea lortu. Baietz hik baino mega eta minutu gehiago izan! Baietz hik baino aseguru merkeagoa lortu! Baietz hik baino bidaia eta egonaldi erosoagoak alokatu! Ezetz? Ezetz besteagatik kezkatu!

10: Hor zagok gakoa! Aldaketa posible dela sinestean! Hire sinesmenak aldatzean. Sinetsita bizitzean errealitatea aldatuta ikusi dezakek eta gakoan zintzilikaturik, inor baino gorago izango haiz. Kakotik errealitatea!

12. Garrantzitsuena parte hartzea duk, prozesua, bidea egitea, jendea ezagutzea, esperientzia bizitzea, bidaia, norbere garapena, ezagutza eta jakintza gehitzea, elkarbanatzea, kontatzea, Itaka!

14. Zorionak lagun! Irabazi duk! Irabazi diagu. Biok irabazle beraz? Hara, bi inuzente.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!