20 kilometro lokatz artean

Karkara 2015ko mar. 2a, 13:41

Lehen oriotarrak Ibon Berasaluze eta  Sara Peña izan ziren; lehen aiarra, Hodei Azkue.

Paraje paregabeak. Orioko mendietatik barrena, gora eta behera, ibilitako lasterkariek ibilbidea zoragarria zela azpimarratu zuten. Itsasertzetik lasterka aritzea plazer hutsa zela aitortu zuten. Mendia eta itsasoa uztartuz, lokatzez lepo zegoen bidean gozatu ederra hartu zuten parte hartzaileek.

Baldintzak ez ziren lasterketa fina egiteko errazenak; lokatz ugari ibilbide guztian zehar eta lur bustia, besteak beste. Baina, ibilbidearen ezaugarri horiek ez zuten lasterkariaren gozamena oztopatu. 450 korrikalarik hartu zuten parte, eta Aritz Egea eta Eva Moreda izan ziren irabazleak. Lehen oriotarrak Ibon Berasaluze eta  Sara Peña izan ziren; lehen aiarra, Hodei Azkue.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!