1
Zer nazka ematen dun
Kutxara jutak
nahiz bate kulrik ez dun
don neska gaztiak
edozertarako pegak
trabak ta aitzakiak
tarjetakin egingo
dituzu guztiak.
2
Udal zerga patzeko
zatoz lehenago
dirua ateratzeko
mila traba dago
bezero ote naizen
ez daukat hain klaro
bihurtu nahi gaituzte
txiparen esklabo.
3
Bezeroa moldatuz
enpresan nahiera
leihatila bakarra
nahi zuten gainera.
Gestioak lehiatilan
iteko aukera
ez badaukat zoazte
popatik hartzera.